Erreakzio-entalpia estandar

Erreakzio-entalpia estandarra (ΔH°r) da erreakzio batek balditza estandarretan (25ºC eta 1 atm) eta presio konstantean ingurunearekin trukatzen duen beroa. Erreakzio-entalpia estandarra kJ edo kJ/mol-etan neurtzen da, eta azken hori da entalpia tauletan balioak aurkitzeko forma ohikoena. Izatez, entalpiak edozein presio eta tenperaturatan neur daitezke; baina, baldintza normal edo estandarretan neurtzen ditugunean, honako sinbolo honekin adierazten dira: H°.

Alkoholaren errekuntzaren entalpia negatiboa da eta, beraz, erreakzioa exotermikoa da eta beroa askatzen du.

Erreakzio kimiko orokor batek honako itxura hau baldin badu,

erreakzio-entalpia estandarra erreaktiboen eta produktuen formazio entalpia estandarrarekin erlazionatzen da ekuazio honen bidez:[1]

Ekuazio honetan, koefizienteak erreaktibo eta produktu bakoitzari esleitutako koefiziente estekiometrikoak dira. Formakuntza entalpia estandarra, substantzia kopuru handi batentzat aldez aurretik zehaztua aurki daitekeena, substantziaren mol baten eraketan dagoen entalpia aldaketa da, elementu guztiak egoera estandarretan daudenean.

  1. Petrucci, Ralph H.; Harwood, William S.; Herring, F. Geoffrey. (2002). General chemistry: principles and modern applications. (8. ed. argitaraldia) Prentice Hall ISBN 978-0-13-014329-7..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search